Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Igandea, 21 Uzt 2019

Idiazabalek bere 2019ko Udako eskaintza abian jarri du

Idiazabaluda2019

Idiazabalek bere 2019ko udako eskaintza turistikoa abian jarri du
Idiazabalen, 2019ko ekainak 26 – Ekainaren 29an emango zaio hasiera Idiazabalgo Udako denboraldi turistikoari. Gaztaren Interpretazio zentroak bere irekiera ordutegia zabalduko du denboraldian zehar, Idiazabal paketeaz gozatu zein uztaila eta abuztuan zehar herriko gaztandegietara antolatutako bisita berezietan parte hartu ahalko da.

UDA HONETAN, DASTATU IDIAZABAL.
Ekainaren 29an emango diogu hasera Idiazabalgo denboraldi turistikoari. Gaztaren Interpretazio Zentroak bere irekiera ordutegia zabalduko du irailaren 30 arte, astelehenetik igandera 11.00-14.00 eta 16.00-19.00 irekiera ordutegian ateak zabalduz.
Idiazabal Gazta bezalako produktu bikainak erakarrita turista fluxua urte osoan zehar garrantzitsua bada ere, uda garaian asko handitzen da, mundu guztitik bisitariak jasoz.
IDIAZABAL PAKETEAZ GOZATU
Idiazabal paketea 2018an aurkeztu zen lehen aldiz berrikuntza gisa. Aurten ere partehartzaileek elkarlanean Idiazabal paketea antolatu dute. Honen helburua Idiazabalera bisitan datozenek eguna herrian pasatzeko aukera ematea da. Idiazabal Gaztaren Interpretazio zentroko bisita, herriko gaztandegi bateko bisita eta herriko jatetxe batean menuaz gozatu ahal izango dute, prezio itxi baten barruan. Gainera pakete hau erosten dutenek, igerilekuko sarrera doan izango dute.
Gaztandegiei dagokienez, Gaztainaditxulo, Goiburu zein J. Aranburu gaztandegiak bisitatzeko aukera izango da. Jatetxeei dagokienean, Xume, Pilar Enea eta Guardi jatetxeak izango dira Idiazabal paketearen baitan menuak eskeiniko dituztenak. Herriko gainontzeko tabernetan pintxo zein artisau garagardoak dastatu ahalko dira.
GAZTANDEGIETARA BISITAK
Idiazabal paketeko eskaintzaz gain, egunero herriko gaztandegi bat bisitatzeko aukera egongo da goiz eta arratsaldez egingo diren hiru saiotan. Honez gain, uztaila eta abuztuko igande guztietan J.Aranburu gaztandegian bisita bereziak izango dira goizeko 11.30etatik 13.30etara Idiazabal Gaztaren ekoizpen prozesua ikusteko. Aldi berean, uztaila eta abuztuko larunbatetan, goizeko 11.30etatik 13.30etara, Gaztainaditxulo gaztandegian, Ander Barandiaran artzainak bere egunerokoa partekatzera gonbidatzen gaitu bere ardi latxen artaldea erakutsiko du, haren manejoa, elikadura etab. azalduz.

Udako asteazkenetan, Idiazabalez Blai
Gaztaren Interpretazio Zentrotik gainera eta Ordiziako D´elikatuz Zentroarekin elkarlanean, azken urtetako ekimenari jarraipena emanez, Donostiko eta Gipuzkoako Turismo Bulegoetan eta Hotel nagusietan banatuko den eskaintza bateratua argitaratu da, non garraio publikoa erabiliz eta Donostiatik trenez goizeko lehen orduan abiatuz, Ordiziako azoka lehenik eta autobusez Idiazabalen ondoren J. Aranburu gaztandegian gaztaren elaborazio prozesua ezagutu eta Idiazabalgo gaztaren intepretazio zentroa ikusteko aukera emango den, arratsaldez trenez berriro Donostiara bueltatuz.
Informazio gehiagorako: 943188203, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu , www.idiazabalturismo.com

 

 

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter