Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

Share
Asteazkena, 12 Abe 2018

GR 283 www.idiazabalgaztarenibilbidea.com aurkeztu da

graurkezpenaGR-283 edo Idiazabal Gaztaren Ibilbidea Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da, eta honen turistizazio proiektua Erro Koop. Elkarte Txikiak, Goiturren lankidetzarekin garatu du, horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamendua eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Departamenduaren laguntza izan duelarik. 95,7 kilometroko ibilbide zirkularra da, 6 etapaz osatzen da eta 9.777 metroko desnibel metatua du. Ibilbidea nork bere erara diseinatu dezake web orrialdean, www.idiazabalgaztarenibilbidea.com, partzialki edo osoki burutu daiteke.

Aurkezpena Aizkorri-Aratzeko mendilerroa atzean delarik egin da Ondarreko zelaietan. Ondarreko artzaina den Felix Goiburuk etxean egindako Idiazabal Gazta eskeini die Oihana Kortazar eta Alex Txikon mendizale ezagunei ibilbidea hasteko testigu bat bailitzan, eta lasterkariek "erreleboa" eman diete Goierriko sukaldarien ordezkaritzan bertaratu diren: Ordiziako Martinez Jatetxeko Xabier Martinez, Ormaiztegiko Kuko Jatetxeko Iker Markinez, Zeraingo Ostatuko Urki Balerdi eta Beasaingo RK Jatetxeko iban Materi.

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter