Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

  • idiazabal01

  • idiazabal02

  • idiazabal03

Asteartea, 21 Aza 2017

Idiazabalgo erlijio eta kultur ondarea

MIKEL GOIAINGERUAREN ELIZA

elizaHerriko monumentu ikusgarriena, zalantzarik gabe. Eliza hau mende askoan Lazkaoko jaunaren nagusigopean egon zen.

Aditu gehienen ustez, Gipuzkoako ate sarrera erromaniko-gotiko ederrenetakoa du (XII-XIII. mendeen artekoa). Ate alboetan grabatu eta zizelkatutako geometri zeinu bitxiek beraren antzinatasuna eta ikonografi tradizio zaharrekiko zerikusia erakusten dute; batzuen ustez, ordea, ez da zuzena zeinu horiek erromanikoaren tradizioarekin lotzea.

Bataio pontea Gurutzetako ermitatik ekarria omen da, oso aspaldikoa, beharbada, bera ere. Bada, ordea, beraren taxuak XII-XVI. mendeetako beste zantzu batzuekin zerikusia duela pentsatzen duenik ere.

Barnealdea gurutzadura ganga ederrez estalia dago; XVII. mendean bukatu ziren. Barnealde zabalean, berriz, Miguel Irazustak diseinatu eta Jose Antonio Iparragirrek egindako erretaula barroko ikusgarriak eskultura irudi bikain asko ditu; Juan Bautista Mendizabalek eginak dira gehienak eta baliteke Mikel Goiaingeruarena Salvador Carmonarena izatea. XVIII. mendeetan bukatu zen erretaulako lan guztia.

udalaPLAZA NAGUSIA ETA KULTU ETXEA

Herriko bihotza. Hemen dago Udaletxea; 1925-30 inguru arte, herriko Ostatu zaharra ere bai. Plaza bera, Ostatua bota zenean zabaldu zen; 1984an berritu bat eman eta gaurko egunean duen itxura hartu zuen (kiosko zaharraren ordez ere berria eginez). 1955 aldera udaletxe zaharraren lekuan orain dagoena egin zen, arkupe eta guzti.

1925. urtean eraikia da. Eskola etxea izan zen 1980 ingurura arte; geroztik (1984tik), Kultur Etxe, herriko liburutegia, gaztetxea, musika eskola eta beste zerbitzu batzuk bilduz. Itxura handiosa du plazatik begiratuta. Eraikin sendoa, harri eta zurez, aspaldiko joerei segituz egina.


INDIANOEN PALAZIOAK


indianoakAipatu gabe ezin utzizkoak dira etxeok Idiazabalen. XIX. mendearen azken aldera Ameriketako bidea hartu zuten idiazabaldarren artean batzuek behintzat dirua egin zuten eta, jaioterrira itzultzean, zenbait palazio eraiki zituzten, bere parke eta guzti. Batzuk herriko gunean bertan daude eraikiak eta beste batzuk lehenago errepide izanaren alboetan, urrutixeago.

Txomenarenea (plaza parean) eta, gaur egun, egin zutenean baino solairu bat gehiago duten Floreaga eta Arraizenea XX. mendearen hasieran eginak dira. Geroxeago eraikiak, Loidizelai (“Jaso”ren lekuan zegoen), Zubialde (mojen komentu gure egunotan), Pilarrenea (jubilatuen etxea), Jauregialzorenea, Lardizabalenea (Toki Eder gaur egun) eta Toki Alai 1920-30 urteen inguruan altxatu zituzten.

Bere Naia (1940 ingurukoa) eta Aizkorri (1980) berrixeagoak dira.

santuarioaGURUTZETA

Herriarena da eta, berari erantsita, lehenagoko serora etxea du (Serotegi). Andre Mariari eskainitako ermita hau herriko interesgarriena dugu. Egitura errektangeluarra du eta zurezko sabai interesgarri bezain ederra du. Erretaula XVII. mendekoa da eta Ama Birjinaren irudia gotikoa da (XIII-XIV. mendekoa).

Pablo Gorosabelek idatzi zuenez, tradizioaren arabera, ermita hau izan omen zen Idiazabalgo lehen eliza. 1972. urtean berritu egin zuten.

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter