Museo del Queso | Degustación de Queso | Visita a Quesería cerca de San Sebastián

  • interpretazio-zentroa-01

  • interpretazio-zentroa-02

  • interpretazio-zentroa-03

Igandea, 23 Uzt 2017

interpretazio zentruaHonako hauek dira Interpretazio zentruan bisitatu daitezkeen guneak:

Izal xaguaren ikus-entzunezkoa: Izal xaguak museora ongietorria emateaz gain, ikus-entzunezko baten bidez azalduko dizkigu Idiazabal gaztaren historia, nola egiten den eta beste gauza asko.

Artzainaren txabola: Betiko artzain txabola baten erreprodukzioari esker, garai batean gazta egiteko erabiltzen zituzten tresnak ezagutuko ditu bisitariak. Bertan dauden bi ukipen-pantailek, erakusketako lanabes batzuei buruzko informazioa eta funtzionamenduari buruzko azalpenak osatzen dituzte.

Latxa eta Karrantzako ardiak: Mendietako larre berdeekin eta artzainen jakituriarekin batera, ardiak Idiazabal Jatorrizko deitura duen gaztaren ezaugarrietako bat dira. Euren tipologia bereziagatik eta bertako artzainekin duten milaka urteko harremanagatik, ardiok Euskal Herriko paisaiaren ikurretako bat dira.

Idiazabal Gazta: milaka urteko tradizioa. Aralar eta Aizkorriko larreak: Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletako mugen barruan, artzaintzak garrantzi handia izan du Historiaurretik. Hala, gaur egun 65 artzain familiak baliatzen dituzte ingurumari horietako larreak, bakoitzak bere ardi latxa taldearekin eta artzaintza sistema tradizionalari eutsiz.

Idiazabal Gazta: Gastronomi altxorra: Latxa eta Karrantza motetako ardien esne gordinarekin egiten da, Euskal Herriko mendialdeko artzainek antzinatik belaunaldiz belaunaldi ikasi duten eran. Gaur egun gazta ospetsuak egiteko produkzio prozesu moderno eta oso kontrolatua erabiltzen badute ere, produktuak ez du galdu betidanik izan duen artisau ukitua eta zaporea.

Gazta Eguna: Idiazabalen maiatzeko lehen igandean ospatzen den “Gazta egunari” eskainitako gunea.

Usainak eta Zaporeak: Idiazabal gazta ondo dastatu eta horren bereizgarritasun nagusiak ezagutzeko, bere izaera ematen dioten usainak eta zaporeak ezagutu behar ditugu. Horretarako, aurretik gure zentzumenak prestatuko ditugu.

Jatorrizko Deitura: “Idiazabal Gazta” jatorri-deitura 1987an sortu zen ardi latxa eta karrantzakoen artzainak eta benetako IDIAZABAL gaztaren ekoizleak babestu, eta kontsumitzaileari bere jatorria eta kalitatea bermatzeko xedearekin.

Dastatzea: Gazta dastatzeko gunean gure ezagutzak sakondu eta praktikan jarriko ditugu. Ukimen-pantailen bidez, dastaketa ikastaro erraz batek Idiazabal jatorrizko deitura duen gazta dastatzean kontuan hartu behar ditugun oinarrizko puntuak erakutsiko dizkigu.

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia 37 behea
20123 IDIAZABAL (Gipuzkoa)
Tel: 943 18 82 03
E-mail: info@idiazabalturismo.com

clock Ordutegia facebook Facebook twitter Twitter