Interpretazio zentroa

  • Ordainketa %100 segurua
  • Bat-bateko baieztapena
  • Doako ezereztea, bisita 24 ordu lehenago arte

Honako hauek dira Interpretazio zentroan bisitatu daitezkeen guneak

  • Izal xaguaren ikus-entzunezkoa

    Izal xaguak museora ongietorria emateaz gain, ikus-entzunezko baten bidez azalduko dizkigu Idiazabal gaztaren historia, nola egiten den eta beste gauza asko.

  • Artzainaren txabola

    Betiko artzain txabola baten erreprodukzioari esker, garai batean gazta egiteko erabiltzen zituzten tresnak ezagutuko ditu bisitariak. Bertan dauden bi ukipen-pantailek, erakusketako lanabes batzuei buruzko informazioa eta funtzionamenduari buruzko azalpenak osatzen dituzte.

  • Latxa eta Karrantzako ardiak

    Mendietako larre berdeekin eta artzainen jakituriarekin batera, ardiak Idiazabal Jatorrizko deitura duen gaztaren ezaugarrietako bat dira. Euren tipologia bereziagatik eta bertako artzainekin duten milaka urteko harremanagatik, ardiok Euskal Herriko paisaiaren ikurretako bat dira.

  • Idiazabal Gazta: milaka urteko tradizioa. Aralar eta Aizkorriko larreak

    Aralar eta Aizkorri-Aratz parke naturaletako mugen barruan, artzaintzak garrantzi handia izan du Historiaurretik. Hala, gaur egun 65 artzain familiak baliatzen dituzte ingurumari horietako larreak, bakoitzak bere ardi latxa taldearekin eta artzaintza sistema tradizionalari eutsiz.

  • Idiazabal Gazta: Gastronomi altxorra

    Latxa eta Karrantza motetako ardien esne gordinarekin egiten da, Euskal Herriko mendialdeko artzainek antzinatik belaunaldiz belaunaldi ikasi duten eran. Gaur egun gazta ospetsuak egiteko produkzio prozesu moderno eta oso kontrolatua erabiltzen badute ere, produktuak ez du galdu betidanik izan duen artisau ukitua eta zaporea.

  • Euskal Gaztaren Azoka

    Idiazabalen maiatzeko lehen asteburuan ospatzen den “Euskal Gaztaren Azokari” eskainitako gunea.

  • Jatorrizko Deitura

    “Idiazabal Gazta” jatorri-deitura 1987an sortu zen ardi latxa eta karrantzakoen artzainak eta benetako IDIAZABAL gaztaren ekoizleak babestu, eta kontsumitzaileari bere jatorria eta kalitatea bermatzeko xedearekin.

  • Dastatzea

    Gazta dastatzeko gunean gure ezagutzak sakondu eta praktikan jarriko ditugu. Dastaketa ikastaro erraz batek Idiazabal jatorrizko deitura duen gazta dastatzean kontuan hartu behar ditugun oinarrizko puntuak erakutsiko dizkigu.

Idiazabal Gazta ezagutzeko interpretazio zentroa