Euskal Gaztaren Azoka
1998tik, Idiazabal herria, Idiazabal Jatorri Izendapendun gaztaren hiriburu bilakatzen da maiatzeko lehen igandean, bertan, jaki gozo hau protagonista duen azoka ospatzen delarik. Azken urteotan azoka asteburu osora zabaldu da "Euskal Gaztaren Azoka" izenburupean.
Idiazabal Gaztaren ekoizleak Euskal Herriko puntu ezberdinetatik bertaratzen dira euren produktuak aurkeztu eta jendeak gaztarik onena aukeratu dezan.
Herriko gune desberdinetara zabaltzen den ospakizun honetan, gaztaren elaborazio eta ardien ile mozketa erakustaldiak ikusteko eta beste produktu batzuk dastatzeko eta jai giroaz gozatzeko aukera izaten da.