Kokapena

Idiazabal, (bertakoen hizkeran Izal) Gipuzkoako Goierri eskualdeko udalerri bat da. Gipuzkoako hegoaldean dago Idiazabal, eta 29,5 km² lur hartzen ditu haren mugapeak. Donostiatik 45 kilometrora, N-1 errepideari jarraitu beharko dio Idiazabala heldu nahi duenak. 2.335 biztanle ditu 2019. urtean herrigunea, Urtsuaran auzoa eta sakabanatuta dauden baserrien artean banatuta.

Jatorri Izendapendun Idiazabal Gazta ezagunari izena eman dio.

Aireportuak

Gasteiz (Foronda) 44 min
Donostia (Hondarribi) 50 min
Iruña (Noain) 53 min
Bilbo (Loiu) 60 min


Autoan

Donostia 42 min
Gasteiz 46 min
Iruña 50 min
Bilbo 60 min

Trena

Donostia 1 h 24 min
Gasteiz 2 h 4 min
Bilbo 2 h 39 min
Iruña 2 h 54 min